Artikuluak aztertzeko era bat: Gowin-en V diagramak

Kaixo

Artikulu zientifikoak lantzeko era bat Gowin-en V diagramak egitea da. V diagrama hauek ikerketa batean erabilitako metodo zientifikoaren adierazpen grafikoak dira eta bertan adierazten da ikerketa horren egitura.

Artikulua (ingeleraz): Researchers Build Model Protocell Capable of Copying DNA

Gowin-en V Diagrama (ingeleraz): Researches Build Model Protocell Capable of Copying DNA

Researches Build Model Protocell Capable of Copying DNA

Rafa

Zinematika: Ekuazioen jerarkia

Kaixo

Zenbait ikasleei kosta egiten zaie zinematikako ekuazioak ulertzea eta higidura jakin baten egoera batetik bereiztea. Nire ikasleei eskema hau erakusten diet, non ditugu alde batetik ekuazio orokorrak, edozein higidurarentzat balio dutenak (azelerazioa konstantea mantentzen bada, eta horiek dira ikasleei aurkezten diegun kasuak normalean), bestetik (hasierako posizioa, hasierako abiadura eta azelerazioa ordezkatu ondoren lortzen direnak) gure higiduraren ekuazio espezifikoak eta azkenik (denbora ordezkatuz lortzen direnak) higiduraren egoera espezifikoak.

Ekuazioen jerarkia

Ekuazioen jerarkia

Bestalde, posizioaren ekuazioa frogatzeko adierazpen grafikoa erabiltzen dut, non v-t grafiko batean azalerak desplazamendua ematen duen.

zinematika

Rafa

ARIKETAK – Dalton eta Koefiziente Estekiometrikoak

Kaixo

Koefiziente estekiometrikoak kontzeptu zailak dira hasieran ikasleentzat eta koefiziente horiek erreakzio kimikoen hasierako eta amaierako mol-kopuruekin lotzen dituzte eta ez mol-aldaketen proportzioekin.

Hori dela eta, beti iruditu zait komenigarria dela horri buruzko ariketa kontzeptualak egitea behin eta berriro. Une egoki bat Dalton-en eredu atomikoa izan daiteke. Hona hemen nire proposamena.

ARIKETAK – Dalton eta Koefiziente Estekiometrikoak

dalton

Ondo pasa oporrak

Rafa