Formulazio Organikoa: Laburpena

Kimikako zenbait gaien edukietan aspektu prozeduralak garrantzi handia dute. Formulazio organikoa horietako bat da. Karga prozedurala nagusia duten gai hauetan agian interesgarriagoa da denbora gehiago esleitzea ikasleen aktibitateetara azalpen teorikoetara baino.

Hemengo planteamendua hauxe da: (1) azalpen teoriko ahal den motzena eman eta beti adibideetan oinarrituta eta (2) denbora gehiena ariketetan erabili eta ikasleek prozedura egokiak erabiltzen dituztela ziurtatu.

Gaiaren hasieran beheko estiloko eskema bat ematen bazaie, beraiek ikasten joango dira zer galderak egin eta nola erantzun eta, ondorioz, nola adierazi molekula organikoen izenak.

Flowchart Formulazio Organikoa

Flowchart Formulazio Organikoa

Rafa

Zein da anioiaren izena?

Kaixo

Formulazioan gatzak izendatzea zaila egiten da; aspektu asko hartu behar dira kontuan: balentziak, balentzia handia edo txikia den, orto edo meta den ,…

Ariketa honetan ikasleei eskatzen zaie anioi posibleak zeintzuk diren esatea eta erabaki bakoitza justifikatzen da. Horrela, beraien arrazoiketan laguntza izango dute.

Zein da anioiaren izena?

anioiak

Rafa