Lagin baten materia. Indagazio gidatua.

Kaixo

Kalkulu kimikoaren lehen atala lagin batek zenbat atomo, molekula, mol … dituen kalkulatzea izaten da. Hemen doa kalkulu sinpleak egiteko aurkezpen bat. Ariketak gidatzen dute gaia; hau da, indagazio gidatua edo ikasketa aktiboa eta kolaboratiboak posible dira aurkezpen honekin.

Mg – Materia – Indagazio Gidatua

amount

Rafa

Oreka Heterogeneoa eta Disolbagarritasuna. Sarrera.

Disolbagarritasuna Oreka heterogeneo gisa plantea daiteke. Oreka kimikoa eman ondoren, zenbait aspektu ikasita daude. Hori dela eta, aspektu teoriko labur batekin nahikoa litzateke gaia ulertzeko eta jarraian eduki prozeduralak landuko ditugu ariketen bitartez.

Hona hemen sare kontzeptual bat aspektu teorikoak lantzeko:

Disolbagarritasun-Oreka CMap

Disolbagarritasun-Oreka CMap

Taulak eraikitzeko garaian kontzentrazioen taulak, nire ustez, molen taulak baino abantaila gehiago ditu eta kontzentrazioen taula da nik hobesten dudana.

Tauletan arazo bat agertzen da: solidoen kontzentrazioa (“erreaktibo” gisa normalean jartzen dena) ez dela aldatzen fase solidoan eta hori dela eta, bere balioak ez dira adierazgarriak eta ez ditugu jartzen.

Rafa